Jone libre uzteko eskatzeko mobilizazioa, Gernika-Lumon
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak Jone Amezaga errigoitiarrari ezarritako zigorra; berri agentziek gaur eman dute sententziaren berri eta, horren arabera, Auzitegi Gorenak ere bat egin du Espainiako Auzitegi Nazionalaren akusazioarekin. Hala, terrorismoa goratzea leporatuta, 18 hilabeteko zigorra berretsi du Gorenak.
Hain zuzen, 2012an, Urriko Azken Astelehenean, ipini zuten pankarta bat egiteagatik epaitu eta zigortu zuen Auzitegi Nazionalak Amezaga. Gorenak kaleratu duen sententziak ere azaldu du ez dutela pankarta hura jartzeagatik zigortu, berau egiteagatik baizik.
Bai Auzitegi Nazioanalaren zein Auzitegi Gorenaren epaiek frogatzat hartu dute parkarta jarri zuten egun eta leku berean Amezagaren eskariz txosna bat jarri izana, Urriko Azken Astelehenean.
Amezagaren abokatu Jone Goirizelaiak, baina, gaztearen kontrako frogarik ez dagoela esan zuen 2013ko urrian, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. «Pankarta hura berak egin edo jarri zuelaren inongo frogarik ez dute».