Memoria de Pez taldeak joko du Astran, gaur
Memorio de Pez musika taldeak kontzertua joko du Gernika-Lumon, Astra Iluntzeak musika saioetan. Gaurkoa (ekainak 25) egitarau horren barruan antolatu duten bigarren kontzertua izango da. Jakinarazi dutenez, 20:00etan igoko dira taula gainera musikariak. Bildutakoek rock doinu klasikoetaz gozatzeko aukera izango dute.
Ohi bezala, Astra Iluntzeak-eko kontzertua eraikinaren kanpoaldean izango da. Bildutakoek zerbait edateko eta jateko aukera izango dute kontzertuak iraun bitartean.