
Berbalagunen irteera bat (artxiboko argazkia)
Hilabetero bezala, Gernika-Lumoko Berbalagunek mendi irteera bat antolatu du, ekainerako ere. Hain zuzen, oraingoan Gernika-Lumo eta Mendata arteko txangoa prestatu dute zapaturako. Jakinarazi dutenez, ikasturteko azken irteera izango da, eta ibilaldiaren ostean Ardo dastaketa egingo dute Gernika-Lumoko Betikoak txokoan. 09:00etan hasiko da oinezkoen irteera.
Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena, AEKn edota Aita Luis Villasante Udal Euskaltegian.
Mendizaleek 13 kilometroko ibilbideari egingo diote aurre. Gernika-Lumon hasi eta amaituko da ibilaldia. Bitartean, baina, Ajangizko Arabieta eta Kanpantxu auzoak, Muxikako Eperlanda, eta Mendatako Lamikiz eta Marmiz auzoak zeharkatuko dituzte, besteak beste.