
Bihar 19:00etan izango du herritarrak Txileko gertaeren berri ematen duen
Los buenos no usan paraguas liburuaren nondik norakoak ezagutzeko aukera. Txilen egon arren, bertoko bizilagunek DDT argitaletxeak Bilbon duen lokalean ezagutu ahal izango dute mundakarraren azken lana, teknologia aurreratuei esker. Gazteleraz egin duen liburu bakarra izanik, hizkuntza berean egingo du aurkezpena, euskarazko galdera-erantzunei tartea ukatu barik. Besteak beste, “Txilen jasandako muntaia poliziala eta engainuzko epaiketa” ditu hizpide bere liburu horretan Luzarragak; horrez gain, Atlantikoko alde bietatik jasandako elkartasun keinuak ere biltzen ditu bertan.
Egun berean, gainera, Rober Garayk eta Fernando Palazuelosek ere beraien lan berria aurkeztuko dute Mundakan: La bestia que bebe de las huellas. 19:30ean izango da aurkezpena Mundakako liburutegian.