
Joan den domekan, KAE 1 ligako arraun taldeek denboraldiko lehen estropada lehiatu zuten. Eskualdeko ordezkari bakarra, Elantxobe-Idar izan zen, eta emaitza ona lortu zuen. Hain justu, zazpigarren postuan sailkatu ziren elantxobetarrak, lehen txanda bigarren amaituta. Denbora luzez, lehen txandaren buruan izan ziren bertokoak, baina, azkenean Donostiarra gailendu zen, ehunekoen aldeagatik.
Lehen estropadaren ostean, Ohorezko Txanda apur bat urrun geratu zaie bertokoei. Izan ere, Ondarroa laugarren sailkatuak hamalau segunduko aldea atera zien Elantxobekoei. Hala ere, ikusitakoaren arabera lehia estua izango da aurrerantzean ere: bosgarren seigarren eta zazpigarren sailkatuen artean hiru segunduko aldea baino ez zen egon Zumaian.
Denboraldiko lehen estropada Lekittarrak irabazi zuen, azken txanpan Getariari aurrea hartuz.
SAILKAPENA (lehen estropada eta orokorra)