Xixili gimnasia erritmiko taldeko kideek ikasturtea borobiltzeko erakustaldiak egin zituzten zapatuan. Eguerdian Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian egin zuten emanaldia, eta arratsaldean Bermeoko Arane kiroldegian.
Gernikako saioan gimnasia erritmikoko ariketak egin zituzten Xixilikoek. Ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa jendaurrean erakutsi zuten 60 bat ikaslek. Bermeon, berriz, gimnasi erritmikoko ariketez gain, dantza erakustaldia ere egin zuten. Besteak beste, Hip Hopa bezalako dantza modernoak eta
line dance edo saloiko dantzak egin zituzten. Emanaldian, Judit Aleu entrenatzaile katalanari agur berezia egin zioten. Hainbat urtetan irakasle ibili da, eta orain Kataluniara itzuliko da.
Bestalde, urtero moduan Bermeoko erakustaldia amaitzean portura joan ziren Xixiliren eskultura dagoen lekura. Han lore eskaintza egin eta talde argazkia atera zuten.