
Ereñoko Gabika auzoko jaiak
San Joan Jaiek festa giro ekarri dute Busturialdera, joan den asteburuan. Hain zuzen, Ajangizko Kanpantxu auzoan, Bermeon, Ean, Ereñon, Errugoitiko Metxika auzoan, Gernika-Lumoko San Juan Ibarran, Mendatan eta Muxikako Ajuria auzoan egin zituzten ospakizunak asteburuan.
Gazteek, helduek zein adinekoek ederto pasatzeko aukera izan zuten, eta datozen egunetan ere jai giroan murgilduta izango dira bertoko hainbat herritan. Aipatu herri guzti horietan, San Joan Eguna ospatuko dute bihar (ekainak 24).
Ean, bestalde, jaiek jarraipena izango dute eguenera arte. Jaietako egun handia, gainera, eguenean ospatuko dute. Hain zuzen,
Erreka Eguna izango da zapatuan.
Datozen egunetako egitarauak
Ea
- Ekainak, 24. 12:00etan, meza. 12:30ean, aurreskua. 13:00etan, hamaiketakoa. 15:00etan, herri bazkaria. 19:30ean, Dangiliske (dantzak), plazan.
- Ekainak, 25. 12:00etan hasi eta, goizean zehar, umeen jolasak. 18:30ean, Pauso txikien eskutik, tailerra eta mozorro desfilea. 20:00etan, Joxe Mendizabalen haurrentzako erromeria.
- Ekainak, 26. 12:00etan, ategainekoa. 13:30ean, Ardoa Barrura txaranga. 17:00etan, piñatak. 18:00etan, errekara joango dira. 21:30ean, Zaparrada batukada. 23:00etan, Dj Bull.
Kanpantxu Ajangiz
- Ekainak 24. 20:00etan, briska txapelketa. Izena ematea 19:30ean. Ondoren, jai bukaerako txokolate jana.
Bermeo
- Ekainak 24. 06:30etik 13:30era arte, orduro, mezak emango dituzte Gaztelugatxeko Donienen. Sollube 707 mendizale elkarteak antolatuta, Bermeotik oinez ekimena egingo da, Bermeo eta Gaztelugatxerainoko ibilbidea eginez.
Gabika (Ereño)
- Ekainak 24. 11:00etan, meza nagusia. Ondoren, hamaiketako herrikoia Busterrigane Elkartean (Txokoan). 18:00etan, briska txapelketa eta txokolatea herrikoentzat.
Metxika (Errigoiti)
- Ekainak 24. 12:00etan, meza.
Ajuria (Muxika)
- Ekainak 24. 12:30ean, meza nagusia. Ostean, eskupilota partiduak jaiei amaiera emateko.
-
-
Ereñoko Gabika auzoko jaiak
-
-
Muxikako Ajuria auzoko jaiak
-
-
Muxikako Ajuria auzoko jaiak
-
-
Muxikako Ajuria auzoko jaiak
-
-
Ereñoko Gabika auzoko jaiak
-
-
Eako San Joan Jaiak
-
-
Eako San Joan Jaiak
-
-
Eako San Joan Jaiak
-
-
San Juan Ibarrako jaiak
-
-
San Juan Ibarrako jaiak