Arkupekoek Bizkaiko herri arteko txapelketako finalerdietako lehen partidak irabazi dituzte
Gernikako Arkupe taldeko pilotariek irabazi egin dituzte asteburuan jokatutako BBK Herriarteko txapelketako final erdietako joaneko partiduak. Elorriokoen kontra etxean jokatu zuten lehen partidua, eta barikuan Elorrion izango dute bueltakoa.
Kadeteetan 22 eta 12 irabazi zieten gernikarrek Elorrioko pelotariei. Gazteek lau tantotan utzi zituzten aurkariak, eta nagusietan 22 eta 17-ko emaitzarekin amaitu zen partidua.