Gizon bat atxilotu dute Gernika-Lumon, pertsona bat labanaz erasotu duelakoan
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo gauean gizon bat atxilotu zuten, beste pertsona bati labanaz eraso egin ziolakoan. 22:50ean gertatu zen erasoa Lurgorri kalean. Erasotutako laguna ospitalera eraman behar izan zuten sabel aldean zauri sakon bat zuelako. Erasotzailearen labana, ezbeharra gertatu zen lekutik hurbil aurkitu zuten, lurrean botata.
Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen, Arane auzoko baserri baten ezkutatuz. Ertzaintzak, baina, pertsona hori aurkitu eta atxilotu zuen. Azaldu dutenez, 31 urteko erasotzaileak traba asko jarri zituen atxiloketaren momentuan, eta bi agente ere zauritu zituen. Ertzaintzako agente horiek osasun zentro baten artatu behar izan zituzten.
Momentuz, atxilotuak Ertzaintzaren zaintzapean jarraitzen du, bidezko tramite guztiak bete arte.