
Euskal Herriko eskolarteko bertso txapelketako finalistak
Bizkaiko eskolarteko txapela lortu ostean, Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean izan da muxikarra. Orion egin zuten azken saioa, festa giroan. Maider Arregi Markuleta oñatiarrak jantzi zuen txapela.
11:00etan hasi zen saioa, eta Orioko Karela kiroldegia jendez bete zen; eszenatokian, 11 bertsolari. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, giro ederrean joan da saioa, eta bertsoaldi osoak eta biziak izan ziren bertsolariek utzitakoak. 11 finalistentzako sari nagusia bertso negulekuetan egonaldia izan da. Gabonetan egingo dituzte bertso negulekuak, 15 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta.