
Echebastar enpresak jakinarazi duenez, atzo goizean hartu zuen su Ozeano Indikoko atunaren kanpainan parte hartzen ari zen Bermeoko Demiku ontziak. Antza denez, portuan bertan hartu zuen zuen su. Inork ere ez zuen minik hartu, baina atunontziak kalte larriak izan dituela jakinarazi du Jose Luis Jauregui enpresako itsas flotako zuzendariak.
Momentuz, baina, bermeotarrek ez daukate kalte zehatzen berri. Izan ere, oraindik ere perituak kalteen balorazioa egiten ari dira. Halaber, enpresak ez daki sua zergatik piztu zen. Hori ere, perituek guztia aztertzean jakingo dute.
Jaureguiren berbetan, itsasuntziaren egiturak kalteak larriak izan ditu. Modu berean, kontrol gelak eta zenbait logela ere egoera txarrean daude.
Sutea “kolpe gogorra” izan da Bermeoko enpresarentzat. Izan ere, atunaren kanpaina hasiberri dagoela gertatu da ezbeharra. Echebastar enpresak bost atunontzi zeuzkan Seychelles Uharteetan. Ezbeharraren ondorioz, hortaz, aurten lau bakarrik ariko dira arrantzan.