34 zaldik parte hartu dute Ereñoko Raid-ean
Zapatuan egin zuten Ereñoko zortzigarren Raid-ean 34 zaldi batu ziren. CEI kategorian Francisco Santiagok egin zuen lehenengo Rolf Manhis zaldiarekin. CEN mailan, berriz, Juma %50 zaldia eta Aratz Lama nagusitu ziren. Eta, halaber, CEN 0 kategorian Josune Unanuek egin zuen denborarik onena Sabuti zaldiarekin. Bestalde, CEAP mailan 60 kilometroko ibilbidean Alaitz Galparsorok irabazi zuen Adahir zaldiarekin. CEAP 44 kilometroko kategorian, ostera, Seducteur zaldia eta Ariane Isasi nagusitu ziren.