
Arratzuko Belendiz auzoan jai giroan murgilduko dira, bihar hasita. Hiru eguneko egitarauaren barruan, hainbat ekintza eta jarduera antolatu dituzte auzotarrek, umeei, helduei zein adinekoei zuzenduta.
Hala, paella txapelketa, lagunarteko bazkaria, kuadrillen arteko herri kirol saioa, bertsolarien saioa, txapel jaurtiketa txapelketa, txakoli dastaketa, briska txapelketa eta umeentzako jolasak antolatu dituzte.
Beste alde batetik, aurten ere, desafio berezi bat egingo dute arratzuarrek. Hain zuzen, herriko biztanleen eta Sondikako ponien arteko norgehiagoka ikusgarria

izango da auzoan. Jakinarazi dutenez, auzoko zazpi la- gunek poni bikote baten kontra neurtuko dituzte indarrak. Poniek 225 kiloko harriagaz egingo dute desafioa, baina baliteke herritarrek harri handiagoa erabiltzea. Poniek zein belendiztarrek 20 minutuko saioari egin beharko diote aurre.
Egitaraua
Ekainak 21
- Goizean. Umeentzako poni ibilaldiak.
- 12:30ean. Paella txapelketarako izen ematea zabalduko dute.
- 13:00etan. Belendizko piraten eta Sondikako ponien arteko desafioa. Bitartean, trikitilariek giroa alaituko dute.
- 15:00etan. Lagunarteko bazkaria.
- 19:00etan. Kuadrillen arteko herri kirol saioa.
- 21:00etan. Bakailao eta txistorra jana.
Ekainak 22
- 12:30ean. Meza. Ostean, bertso saioa txakolin dastaketagaz lagunduta. Bertsolariak: Arkaitz Estiballes eta Onintza Enbeita.
- 14:30ean. Txapel jaurtiketa txapelketa.
- 18:00etan. Umeentzako jolasa.
- 19:00etan. Briska txapelketa.
- 20:00etan. Txokolate jana.
Ekainak 26
- 12:30ean. Meza Santua. Ostean, hamaiketakoa.