
Gaur (ekainak 20), Gernika-Lumoko Segundo Olaeta musika eskolako bandek
Rock & Band kontzertua joko dute, San Juan Ibarra plazan, 22:00etatik aurrera. Artur Sustatxa zuzendariaren gidaritzapean joko dute kontzertua.
Bi helburu nagusi ditu kontzertuak. Alde batetik, San Joaneko jaiak musikaz zipriztindu nahi dituzte Segundo Olaetakoek. Bestalde, ikasturte bukaerako kontzertu ezberdin eta ikusgarri bat eskeintzea ere bada helburuetako bat.
Eskolako Musika Bandak bere soinuak nahastuko ditu, eskolako Rock talde batekin.Ezinezkoa dirudien ezkontza horren emaitza ikusgarria da, musika sinfonikoa eta instrumentu elektrikoek bat egiten dutelako.