
Jairo Perera Muchachito eta haren lagunak Bermeoko Kafe Antzokian joko dute bihar (zapatua; ekainak 21). Bi musikarik, tartean Pererak, Muchachitoren abesti famatuenak jotzen dituzten bitartean, beste lagun batek marrazkiak egingo ditu zuzenekoan. 22:00etan hasiko da musika emanaldia.
Rumba eta rock doinuak uztartuz, katalanek jai giroa eramango dute kostaldeko herrira. Sarrera aldez aurretik erosten dutenek 15 euro ordaindu behar dituzte, eta gainontzekoek 20 euro. Gaur da sarrerak aurretiaz erosteko azkenengo eguna.