
Gernika-Lumoko Udalaren Drogomenpekotasunen prebentzio programetan parte hartu dute 982 pertsonek. Gurasoak eta gazteak izan dira, gehienbat, programarekin bat egin dutenak. Joan den ikasturtean gurasoentzako tailerrak antolatu zituen udalak, seme-alaben heziketan laguntzeko. Esan dutenez, 49 lagun batu ziren taailer horietan (42 emakumezkoak eta 7 gizonezkoak).
Bestalde, osasun heziketarekin lotutako programak burutu zituzten herri mailako hezkuntza erakundeetako 661 ikaslerekin. Azaldu duetenez, jarrera, balore eta jokabide osasuntsuak sustatu nahi zituzten programa horien bidez. Hain zuzen, honako programa hauek garat zituzten ikasleekin:
Osasuna eta zinema,
Heziketa afektibo-sexuala,
Arriskua alkohola eta
Informazio, Orientazio eta Aholkularitza Zerbitzua.
Era berean, substantzien kontsumoari lotutako arrisku faktoreak murriztu asmoz, Prebentzio Selektiborako Programa ere garatu du udalak DBH, Batxilergo eta Lanbide Hastapen eta Sustapen Zentroko ikasleekin. Guztira, 254 lagunek parte hartu dute.