Tailerretako ikasleen lanak ikusgai
2013-2014 ikasturtean Gernika-Lumoko Kultur Etxeko tailerretan parte hartu duten hainbat ikaslek beraien lanak ipini dituzte erakusgai. Hilaren 17an inauguratu zuten erakusketa, eta 30a bitartean dago ikusgai, kultur etxeko erakusketa aretoan. Umeek zein helduek egindako eskulanek gela osoa bete dute. Besteak beste, buztinarekin egindako lanak, bitxiak, argazkiak edota jostungintza tailerrean landutako eskulanak ipini dituzte erakusten.