Kaleari bizitasuna eman nahi diote, eta helburu horrekin antolatu dute Juan Kaltzada eguna, bigarren urtez. Tabernarien ekimenez, egun osoko jaia izango da zapatuan Gernika-Lumoko kale horretan: eguerditik goizalderaino. Horretarako, egitarau zabala antolatu dute aurten ere.
Pintxopotea legez, kaleko zenbait tabernaren ekimenez sortu da Juan Kaltzada eguna, eta egun horrek egutegian bere lekua egin dezala gura dute antolatzaileek. Iaz egin zuten lehenengoz Gernika-Lumoko erdigunean dagoen kale horretako jaia, eta emaitzarekin pozik geratu zirela azaldu dute. Horrek bultzatuta antolatu dute aurten, bigarrenez, Juan Kaltzada Eguna, eta hurrengo urteetan ere antolatzeko asmoa agertu dute dagoeneko.
EGITARAUA
12:00. Xaibor diskofesta.
13:00. Triki poteoa.
15:00. Bazkaria. (Txartelak salgai Arrano, Lagun Etxea, Ospa eta Arima tabernatan).
Ostean. Mus txapelketa. (Izena emateko, Pintxopoteko edozein tabernatan).
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.