
Beti Jai-Alai dantza taldea (Argazkia: Marian Olano)
Joan den asteburuan hasi ziren Ibarrangeluko Gorpuzti jaiak, baina benetako ospakizunak bihartik (hilaren 19a) aurrera egingo dituzte hango herritarrek. Hain zuzen, bihar Gorpuzti Eguna ospatuko dute, eta jai giroak jarraipena izango du asteburuan ere. Ume, heldu eta nagusiek, hortaz, ederto pasatzeko izango dute.
Joan den asteburuan, bestalde, Beti Jai-Alai Basurtuko dantza talderen eta Busturialdeko dantzri gazteen saioak egin zituzte, jaietako egitarauaren barruan.
Egunotako egitaraua
Ekainak 19 (Gorpuzti Eguna)
- 12:00etan, Meza Santua. Ostean Trikitilariek giroa alaituko dute
Ekainak 20
- 20:00etan, jaiei hasiera emateko txupina jaurtiko dute. Ostean, kalejira herriko tabernetatik poteoa eginez.
- 20:30ean, Bertso txikiteoa Eleizaldeko tabernetatik. Xabi eta Onintza Enbeita ariko dira besteak beste.
- 22:00, Gailu talde ibarrangelutarraren kontzertua. Ostean erromeria Joxpa taldeagaz.
Ekainak 21
- 12:30ean, kalejira erraldoi, buruhandi, txistulari eta gaiteruekin.
- 15:00etan, herri bazkaria.
- 16:30ean, erromeria Obieta eta Esteibarregaz.
- 21:00etan: euskal erromeria.
- 22:30ean, kontzertuak. Skakeitan, Gobernors eta Urrats.
Ekainak 22
- 10:00etan, diana.
- 11:00etan, meza. Ostean Lorea dantza taldearen saioa.
- 17:00etan, umeentzako jolasak Ibaetan.
Ekainak 28
- 12:00etan Paella txapelketarako izen ematea.
- 14:00etan, paellen aurkezpena.
- 17:00etan, gazteen arteko esku pilota partidak. Ostean emakumezkoen lehen mailako pala partida.