
2012ko finalistak
Eskualdeko finalak amaituta, Bizkaiko Bertsozale elkarteak herrialde mailako txapelketan ariko diren bertsolarien zerrenda eman du. Busturialdeko parte hartzaileen artean hutsune garrantzitsu bat izango da. Izan ere, Xabier Enbeita Busturialdeko 2014ko txapeldunak herrialdeko txapelketa lehiatzeari uko egin dio.
Bertoko bertsolariei dagokionez, guztira seik parte hartuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Ander Elortegi, Jon Rementeria, Julen Ibarguengoitia eta Julen Erezuma puntuazioaren arabera sailkatu dira. Onintza Enbeitak, bestalde, 2012ko finalista izateagatik lortu du txartela, eta Ibon Ajuriagojeaskoak 2010ean edo aurretik finalista izateagatik.
Busturialdeko bertsolariekin batera, Bizkaiko gainontzeko eskualdeetako 24 lagun inguruk parte hartuko dute aurten. Urriaren 12an emango diote hasiera txapelketari, eta abenduaren 20an izango da finala. Bost kanporaketa, hiru finalaurreko, eta finala izango ditu txapelketak.