Beste lau obus aurkitu dituzte Lagan
Domekan bost aukitu ostean, beste lau obus aurkitu dituzte gaur Ibarrangeluko Laga hondartzan. Segurtasun perimetroa zehaztu eta obusak agertu diren ingurua itxi egin du Ertzaintzak, bonbak handik ateratzeko.
Ertzaintzaren artezilariak joan zdira hondartzara, eta lau obusak eztandarazi dituzte, hondartzaren harkaitzetan. Leherketa horiek guztiak kontrolpean egin dituztela azaldu du Segurtasun Saileko prentsa zerbitzuak.