
Odol emaileak zapatuan, Deustuko unibertsitatean (Baskolor)
Odol emailearen Egunaren harira, Bizkaiko hainbat lagun omendu zituzten zapatuan Bilbon, Dosanbiz Bizkaiko odol emaileen elkarteak Deustuko unibertsitatean egin zuen ekitaldian. Ohorezko odol emaileen aitortza jaso zuen 99 lagunek (odola 75-100 aldiz eman dutenak), odol emaile handiena 249k, (odola 40-50 aldiz eman dutenak). Tartean ziren Gernikaldea barrutialdeko hainbat odol emaile ere.
Hain zuzen, 4 izan ziren ohorezko odol emaileen diploma hartu zuten Gernikaldeako lagunak; eta 12 odol emaile handien diploma hartu zutenak.
OHOREZKO ODOL EMAILEAK:
- Fidel Gerrikaetxebarria
- Pedro Madariaga Gerrikaetxebarria
- Luis Ramos Martinez
- Edurne Zalloetxebarria Euba
ODOL EMAILE HANDIAK:
- Jose Fernando Zabaleta
- Rafael A. Carrero Arketa
- Justo Garcia Lozano
- Alfredo Bermeosolo Orbe
- Idoia Orbe Narbaiza
- Aitor Petralanda Atxutegi
- Eduardo Orue Zorroza
- Inmaculada Goikoetxea Lekuona
- Igone Iturbe Olabarria
- Idurre Izagirre Arrizabalaga
- Adolfo Morales Santana
- Jesus Omaetxebarria Idigoras