Mendien kudeaketa dibertsifikatua bultzatzeko jardunaldiak, hilaren 27an eta 28an
Mendien kudeaketa difertsifikatuagoa nola bultzatu aztertzea helburu duen jardunaldia antolatu dute ekainaren 27rako eta 28rako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan batuko dira hurrengo barikuan –hilaren 27an–, 19:00etatik aurrera. Han, Baso Ahaztuak dokumentala aurkeztuko eta proiektatuko dute lehenengo. Ondoren, 20:30ak aldera, solasaldian parte hartzeko aukera izango dute herritarrek; ganera, mokadutxoa egiteko tartea ere izango dute.
Hurrengo egunean, berriz, Bermeora txangoa egingo dute jaardunaldietan parte hartu gura dutenek. Bermeoko Gaztañarren dagoen Hostozabaleko landaketa mistoa bisitatzeko aukera izango dute; horretarako, 09:00etan batuko dira, Gernika-Lumoko autobus geltokian.