Umeen arteko lehen olinpiada eguna ospatuko dute Mendatan
Mendatako umeek eta gazteek ederto pasatzeko aukera ziango dute zapatuan (ekainak 21). Udalak jakinarazi duenez, 18:00etan emango diote hasiera olinpiada egunari.
Parte hartzaileek hainbat jolas egingo dituzte Artape tabernan dagoen ludoteka inguruan. Besteak beste, txokor batzean, arraultza lasterketan, zaku lasterketan, eta limoia uretan harrapatzen jostatuko dira bildutako gazteak.
Kirol saioa amaituta, bestalde, merienda egingo dute Mendatan bildutakoek.