Ibilaldiko antolakuntzan parte hartu dutenek paella jana egingo dute zapatuan
Ekainaren 21ean Ibilaldiaren antolaketan parte hartu dutenek paella jana egingo dute Gernika-Lumoko Seber Altube ikastolan, 5 euroren truke. Tiketak erosteko azken eguna gaur izango da (ekainaren 17a). Interesatuek ikastolan bertan erosi behar dituzte txartelak. Txikienentzako puzgarriak ere izango dira arratsaldean eta bokatak ere bai bazkaltzeko jesarriko ez direnentzako. Jai giroan ederto pasatu nahi dutenek, hortaz, aukera paregabea iango dute.