
Jakinarazi dutenez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko Fiskaltzak helegitea aurkeztu dio auzia artxibatzeko erabakiari. Fiskaltzak uste du Egunkaria-ko auzi ekonomikoa ez dagoela preskribatuta; eta, ondorioz hlegitea aurkeztu du, berri agentzia batek zabaldu duenez.
Akusazioak apirileko aurretiazko saioan iragarri zuen, auzia bertan behera uztearen kontra azalduko zela. Hala, hitza bete du fiskaltzak, eta kasua Gipuzkoako Lurralde Auzitegian geratuko da orain. Zabaldu dutenez, helegitea sartzearen arrazoia “formazkoa eta teknikoa” da, “preskripzioari buruz beste interpretazioa bat” egin baitu epaileak.
Fiskaltzaren ustez, zortzi akusatuek Egunkaria-ren 1998, 1999, 200 eta 2001eko diru kontuak faltsutu zituzten, eta laguntza publikoak eskuratzeko iruzur egin zuten. Gizpuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, baina, gezurtatu egin dute hala gertatu izana, zenbait txosten kaleratuz.
Joan Mari Torrealdai foruarra, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Iñaki Uria eta Txema Auzkemdi akusatuentzat 128 urteko kartzela zigorra -9 eta 18 urte artekoak- eta 221 milioi euroko isunak eskatu zituen Fiskaltzak apirileko aurretiazko saioan.