
Euskal Kostaldeko Museoen Eguna dela eta, bertoko herrietan zenbait ekintza antolatu dituzte. Hain zuzen, Busturiko Biodibertsitate Zentroak, Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center-ek, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak eta Bakearen Museoak, eta Kortezubiko Santimamiñe Kobak parte hartuko dute kostaldeko museoen egunean.
Besteak beste, museo horiek dohainik bisitatzeko aukera izango dute interesatuek. Dena den, jarduera gehiago antolatu dituzte museoek astebururako. Bisita gidatuak, tailerrak eta erakustaldia izango dira, besteak beste.
Zer egin bertoko museoetan
- Busturiko Biodibertsitate Zentroa: ate irekiak, 10:00etatik 19:00etara, hilaren 21ean. Hilaren 22rako, bestalde, bisita gidatuak antolatu dituzte: ibilbide gidatua paduratik (10:00etatik 13:30era) eta ibilaldi gidatua artadi kantauriarretik (10:00etatik 14:00etara). Prezioak: 5 eta 20 euro. 94 687 04 02 telefono zenbakira deituz egin daitezke erreserbak.
- Gautegiz Arteagako Urdaibai Bird Center: ate irekiak, 10:00etatik 20:00etara, hilaren 22an. Egun horretan bisita gidatua, eta hegaztien behaketa ere egingo dute. Jarduerak dohainik dira, baina bisita gidaturako aldez aurretik eman behar da izena. 11:00etan da euskarazko bisita eta 12:30ean gaztelaniazkoa. Erreserba egiteko: 699 839 202 eta 94 625 11 57 telefono zenbakietara deituz, edo birdcenter@birdcenter.org helbidera idatziz.
- Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa: sarrera dohainik hilaren 21ean eta 22an. Hilaren 21ean, bestalde, Elkanoren Abenturak familientzako tailerra emango du museoak, 12:00etan hasita. Dohainik da tailerra baina erreserba egin behar da, 94 625 54 51 telefono zenbakira deituz.
- Gernika-Lumoko Bakearen Museoa: ate irekiak hilaren 21ean eta 22an, 13:00etan. Hilaren 21ean bisita gidatua egingo dute.
- Kortezubiko Santimamiñe Koba: ate irekiak hilaren 22an, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Egun horretan silex erakustaldia emango du Ruiz de Gopegik. Hiru laburmetraiz lagundutako erakustaldia izango da. Erakustaldia dohainik izango da, eta ez da erreserbarik egin behar. 10:00etan hasiko da silexa lantzen Gopegi.