
Joseba Madriaga Maierreko presidentea eta Elhuyarreko ordezkaria hitzarmena sinatzen
Elhuyar Fundazioaren bazkide da Ajangizko Maier kooperatiba. Hala, urte askotako elkarlana harago eraman dute fundazioak eta Ajangizko kooperatibak. Elhuyarreko arduradunek azaldu dutenez, bazkide eginez zientziaren eta euskararen dibulgazioan aurrerapausoak emateo aukera gehiago izango dituzte; “izan ere, lankidetza hitzarmenak konpromiso sakonagoa eskatzen du”.
Gainera, Maierrek zenbait abantaila izango dituela azaldu du Elhuyarrek, “gure zerbitzuak erabiltzeko aukera, esaterako”. Hala ere, hitzarmena sinatzeko arrazoi nagusia elkartasuna izan dela azaldu du Elhuyarrek, “izan ere, enpresak urte asko daramatza gizarte gaiak jorratzen, eta hitzarmen hau da horren adibide”.
Elhuyar gizarte lana egiten duen era kunde bat dela azaldu dute fundazioko arduradunek, “dibulgazioa eta euskara batuz”; eta beraien baliabideak gizartearen eskura jartzea du helburu.
Dibulgazioa
Era berean, bien arteko lankidetzak zientziaren eta euskararen dibulgazioan aurrerapausoak emateko aukera gehiago emango dizkiela esan dute. Duela gutxi, esaterako, automobilgintzarako hiztegia prestatu zuten, eta bazkide ez zen arren, proiektu horretan parte hartu zuen Maier kooperatibak ere. “Hitzarmenak horrelako ekimenak sustatzen eta indartzen lagun dezakeela deritzogu”, Elhuyar Fundazioak zehaztu duenez.
Laguntza eta babesa
Hainbat urtetako kolaborazioaren ostean, bazkidetza horrek elkarlanean sakontzeko aukera emango dio Ajangizko Maier kooperatibari. Laguntza ekonomikoa emateaz gain, zientziaren eta teknologiaren arloan ere laguntzeko prest daudela azaldu dute enpresaren arduradunek. Elhuyar Fundazioak ere bazkideak arnasgune direla azpimarratu du, baita Maier enpresa ere: “Ematen duten diru laguntza ezinbestekoa da proiektuak bizirik jarrai dezan”. Horregatik, bazkideen babesa eskertu dute.