
Bedaronako Karabi kultur taldeak antolatuta, Karrantza inguruak bisitatu zituzten eatarrek, joan den asteburuan. Besteak beste, Pozalaguako koba eta Karpin parke tematikoa bisitatu zituzten. 09:00etan irten ziren herritik, eta Pozalaguako koba zoragarriak ikusi ostean, bazkalorduan Karpinera joan ziren parte hartzaileak. Bertan, hainbat animalia ikusi zituzten.
Irteera arrakastatsua izan da antolatzaileen ustez. Diotenez, “primeran ibili gara”. Eguraldiak ere asko lagundu zien eatarrei. 40 lagun inguruk parte hartu zuten irteeran.