
Azpeitiko Trenen Museoa
Irteera zapatuan (ekainak 21) egingo dute, baina izen ematea eguaztenean (ekainak 18) zarratuko dute. Gaur edo bihar izena emanez gero, interesatuek 94 625 47 22 telefono zenbakira deitu behar dute. Eguaztenean, bestealde, 94 625 72 04 telefono zenbakira deitu beharko dute. Pertsonako hamar euro ordaindu behar dituzte irteeran parte hartu nahi dutenek.
Udalak jakinarazi duenez, Zumaia eta Azpeitia bisitatuko dituzte. Besteak beste, Azpeitiko Trenen Museora joango dira parte hartzaileak. Bertan, garai desberdinetako trenak ikusteko aukera izango dute. Eguna ondo amaitzeko, bazkalostean Zumaiara joango dira mendatarrak. Mendatara, bestalde, 21:30ak aldera bueltatuko dira.