
Segundo Olaetakoen jai bat artxiboko irudian
Aurten, bosgarren biderrez antolatu dute aste kulturala; eta, urtero legez, musika eskolan ikasitakoa taularatuko dute ikasleek. Guztira, lau emanaldi izango ditu Segundo Olaetakoen aste kulturalak, gaurtik eguenera. Saio guztiak doakoak dira.
Lehen bi saioetan -gaur eta bihar- bakarka zein taldeka ariko dira eskolako ikasleak. Hain zuzen, 18:00etan emango diote hasiera ikuskizunari, Elai-Alai aretoan.
Eguaztenean, bestalde, 17:00etan ikasleen jaialdia egingo dute Segundo Olaetan bertan, eta 19:30ean emanaldia izango da Elai-Alai aretoan.
Aste kulturaleko kontzertuekin amaitzeko, eguenean hari eta gitarra orkestrak joko du herriko kaleetan, 19:00etatik aurrera.