Ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzako doako ikastaroa antolatu du Bermeoaldeko Behargintzak
Oinarrizko enpresa kudeaketa ikastaroa eskainiko du, hain zuzen ere, Bermeoaldeko Behargintzak ekainaren 30etik uztailaren 11ra bitartean. Guztira, 20 orduko iraupena izango du ikastaroak eta bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ekainaren 24a orduko. Horretarako Behargintzara jo beharko dute; 94 617 91 90 telefonora deitzeko edota prospekzioa@bermeo.org helbidera idazteko aukera ere izango dute.
Enpresa kudeaketaren kontzeptu orokorrak ikasteko aukera izango dute, besteak beste, ikastaroan parte hartzen dutenek; horrez gain, eguneroko aurrekontu eta fakturazioa modu egokian antolatzen ere ikasiko dutela adierazi du Behargintzak. Horretarako, Edukiak, excel eta enpresa kudeaketarako online software-az baliatuko dira.
Astelehenetik barikura gauzatuko dute ikastaroa; 15:00etatik 17:00etara. Gainera, ikastaro horrek urrian bigarren modulu bat ere izango duela jakinarazi du Behargintzak: Marketing Online.