Arkupeko pilotariak herriarteko txapelketako final erdietan daude
Arkupeko pilotariak BBK herriarteko txapelketako final erdietan daude. Asteburuan final laurdenetako bueltako partiduetan Portugaletekoak kanporatu dituzte. Nagusietan Bilbao eta Irusta bikoteak 22-11 irabazi zuten. Kadeteetan Etxebarrietak eta Esainek tanto bakarrarekin utzi zituzten aurkariak. Era berean, gaztetxoek ere erakustaldia eman zuten, eta 22-4 irabazi zuten Arrizabalagak eta Pascualek. Hiru bikoteek oso maila altuan jokatu zuten, eta final erdietan ere maila berean jokatzea espero dute.
Final erdietan Elorrioko pilotariak izango dituzte aurkari. Joaneko partidua aste honetan Gernikan jokatuko dute.