
Txomin Arana moto gidaria zazpigarren postuan dago Europako motocross txapelketan EMX300 kategorian. Asteburuan Italiako Maggioran zirkuituan egin dute Europako laugarren proba. Lehen lasterketan hamabigarren egin zuen, eta bigarrenean zortzigarren amaitu zuen.
Bosgarrenarengandik hiru puntura dago Arana, eta hurrengo probetan sailkapenean gora egitea da haren asmoa. Orain arteko lasterketak lur gogorrean izan dira, baina, hurrrengoak hondarretan egingo dituzte. Hain zuzen ere, hiru aste barru Finlandian egingo dute Europako txapelketako bosgarren proba. Gero, Sueciara eta Belgikara joango dira moto gidariak. Belgikakoa izango da azken lasterketa eta abuztuko lehenengo asteburuan lehiatuko dute.
Bestalde, Arana Espainiako txapelketan hamalaugarren dago. Aurreko asteburuan Alhama de Murtzian (Espainia) egin zuten azken proba, eta irailean izango da hurrengoa.