Joan den asteburuan, Busturialdeko Dantzari Txiki Eguna ospatu zuten eskualdeko dantza taldeek. Aurten, Ibarrangelun izan da dantzari gazteen ospakizuna.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 11 dantza talde eta 650 dantzari gazte inguru elkartu ziren bertoko herrian. Ibarrangeluko
Loreak, Ajangizko dantza taldeak, Bermeoko
Alkartasunak, Mundakako
Gazte Zar-ek, Busturiko
Irrintzi Alaik, Foruko
Urdaibaik, Gernika-Lumoko
Elai-Alaik, Gautegiz Arteagako
Artiek, Nabarnizko eta Ereñoko
Kabelinatxek, Ibarruriko
Baso Txoritxuk eta Bakioko
Itxas-Aldekparte hartuko dute jaian. Bakio eskualdeko herria izan ez arren, aspalditik parte hartzen du Busturialdeko jaialdian
Itxas-Aldek.