'Zer duzu Amy?' lana antzeztuko dute Trinkete Antitxokoan
Barikurako (hilaren 13a) Trinkete antitxokoak Zer duzu Amy? antzerkia antolatu du. Hain zuzen, formatu txikiko antzerki zikloko azken antzezpena izango da barikukoa. Leire Ucha aktoreak antzeztuko du lana, eta 20:30ean hasiko da ikuskizuna.
Uchak Winehouse abeslari famatuaren doaiak eta ahotsa izan nahi duen emakume baten (Dasy) istorioa kontatuko du. Abeslariaren heriotzaren berri daukanean, Dasy Londreseko kanposantura doa.