Lorategieta auzoko bizilagunekin batu da Gorroño alkatea, zapatuan
Aldian behin egin ohi duen bezala, Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea herriko zenbait bizilagunekin batuko da, zapatuan. Hain zuzen, Lorategieta auzoko herritarrekin batuko da oraingoan.
Bisita urteko programaren barruan egingo du alkateak. 12:00etan elkartuko dira Gorroño eta Lorategietako herritarrak, Auzune tabernan.