
Domekan izango da eskualdeko gazteen 28. dantza ospakizuna. Hain zuzen, 12:00etan hasiko da ikuskizuna, Ibaeta auzoko frontoian.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 11 dantza talde eta 650 dantzari gazte inguru elkartuko dira bertoko herrian. Ibarrangeluko
Loreak, Ajangizko dantza taldeak, Bermeoko
Alkartasunak, Mundakako
Gazte Zar-ek, Busturiko
Irrintzi Alaik, Foruko
Urdaibaik, Gernika-Lumoko
Elai-Alaik, Gautegiz Arteagako
Artiek, Nabarnizko eta Ereñoko
Kabelinatxek, Ibarruriko
Baso Txoritxuk eta Bakioko
Itxas-Aldek parte hartuko dute jaian. Bakio eskualdeko herria izan ez arren, aspalditik parte hartzen dute Busturialdeko jaialdian
Itxas-Aldekoak.
Zapatuan (ekainak 14), bestalde, Bilboko Beti Jai Alai tandeak dantza emanaldia eskainiko du , Ibarrangeluko frontoian, 20:00etan.