
Goi Zale Mendi taldeko kideak Soriako mendilerrora (Espainia) joango dira hurrengo asteburuan. Besteak beste, Lomos de Orio, Cebollera (2.141 m), Santosonario (2.058 m), Santa Ines, Los Chorros eta Cueva Mujeres begiratokia bisitatuko dituzte.
Joan gura dutenek martitzenerarte dute apuntatzeko epea. Ordainketa eta izen ematea taldeko egoitzan egin behar dira. Astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30era egoten dira bertan. Bazkideek 85 euro ordaindu behar dituzte, bazkide ez direnek 90 euro eta hamazazpi urtetik beherakoek ostera, 70 euro. Prezioaren barruan sartzen dira autobuseko bidaia, ostatua eta otorduak.
Hilaren 21ean 6:00etan irtengo dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik.