
Euskal Herria Museoak jakinarazi duenez, dagoeneko zabaldu dute udako tailerretarako izen ematea. Interesatuek euro bakarra ordaindu behar dute egun eta ume bakoitzeko, baina aldez aurretik eman behar dute izena.
Tailerrak 4 eta 10 urte bitarteko umeei daude zuzenduta. Asteartetik ostiralera emango dituzte tailerrra, 11:00etatik 13:00etara. Parte hartzaileek gai desberdinak jorratzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago nahi dutenek Euskal Herria Museoagaz jarri behar dira harremanetan. Uztailean emango dituzte tailerrak.