
Miss Baker bermeotarrak iaz, Astra iluntzeetan (Erlantz Ortiz)
Bigarren urtez, Gernika-Lumoko eskaintza kulturalari bere aportazioa egin gura dio Astrak. Datorren astetik aurrera, Astra iluntzeen doinuekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 20:00etatik aurrera, kontzertu akustikoa eskainiko du Astrak, bere terrazan. Elgoibarko Bikustik bikoteak zabalduko du kartelera, eta Barakaldon sortutako Lomoken Hoboken taldearen southern rock-ak, blues elektrikoak eta countryak agurtuko dituzte Astra iluntzeak, abuztuaren 6an.
- Ekainaren 18an: Bikustik (Rock talde klasikoen akustikoa)
- Ekainaren 25ean: Memoria de pez (Rock)
- Uztailak 2: Mikel Uraken (folk iluna eta psikodelikoa)
- Uztailak 9: Mapatxes (Cumbia/rock)
- Uztailak 16: Mor More (Giro akustiko indartsuak)
- Uztailak 23: Red Flanders (pop rock, country eta folk ukituekin)
- Uztailak 30: Jok & Jons (Txill deep house)
- Abuztuak 6: Lomoken Hoboken (Southern rock bluesa)