
Bakarrik bizi diren pertsona nagusiei laguntza bermatzeko, hitzarmen bat sinatu du Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuak Bizkaiko Gurutze Gorriagaz. Horren bitartez, hurbiltasun proiektu bat martxan jartzea izan da asmoa. Hala, pertsona horien gizarte-bazterketa saihesteko eta horien sare soziala indartzeko hainbat ekintza egitea aurreikusten dute.
Gurutze Gorriak eskaintzen duen zerbitzu horrek «pertsona nagusien bizi kalitatea hobetzeko aukera» ematen duela uste du Calvok, horiengatik hurbilago egongo baitira. Horrez gain, kontrol bat ere egingo diote zerbitzu horien erabiltzaileei eta kudeaketan beharrezkoa duten laguntza ere jasoko dute. Hala, arriskuan dauden bezeroen telefono bidezko jarraipena egingo dute, erosketak egiten lagunduko dituzte, paseatzen lagunduko dituzte, medikuarengana lagunduko diete… Halaber, administrazio izapideak egiteko ere eta laguntza jaso ahalko dute.
Zerbitzu horretaz baliatu gura duenak Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatura jo beharko du; bertan emango baitiote beharrezko informazio eta laguntza.