Baionara eta Donostira giza eskubideak aldarrikatzera joateko autobusa jarri dute Busturialdetik
Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde mobilizatuko dira asteburuan euskal herritarrak Baionan eta Donostian. KonpONbidea herritar sareak, adibidez, aurkezpen mobilizatzaile eta aktiboa egingo du Donostian domekan; zapatuan, berriz,Baionan manifestazioa egingo dute, Ni ere banoa lelopean. Donostira joateko autobusa jarri dute Busturialdetik. Hain zuzen, domekan 10:00etan, autobus geltokitik abiatuko dira. Izena emateko azken eguna bihar da, Arrano tabernan.
16:00etan emango diote hasiera Baionako manifestazioari Lauga-tik hasita. 18:00etatik aurrera, jaiagaz egingo dute aurrera, kontzertuekin eta jan-edanagaz.
Donostiko aurkezpen mobilizazioa, bestalde, 12:00etan hasiko dute domekan, Zuloaga plazan. Giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen alde egiten duten konpromisoak biltzen dituen herritar sarea aurkeztuko dute.