Traktore-gidari bat hil da Mundakan, trenak harrapatuta
Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, traktore-gidari bat zendu da Mundakan, trenak harrapatuta. 18:40an gertatu da ezbeharra, Mundakako tren geltokitik 750 bat metrora. Belarra mozten zeuden bi gizonezko, eta traktorea gidatzen zegoena harrapatu du trenak, berehala bertan hilda. Mundaka eta Bermeo arteko trenbidea itxita dute geroztik. Herrizaingo sailak ez du gertatutakoaren inguruan datu gehiagorik eman nahi izan, harik eta hildakoaren familiagaz harremanetan izan arte, behintzat.