
Sardina jana iazko sanantonioetan
Beste urte batez sukarrietarrek San Antonio eguna ospatuko dute. Hain zuzen, barikuan murgilduko dira jai giroan. Egun guztian ederto pasatzeko aukera izango dute bildutakoek.
Jai egunari 11:00etan emango diote hasiera txupinaren jaurtiketagaz. 12:00etan, bestalde, meza santua egingo dute San Antonio baselizan. Mezaren ostean, bildutakoek sardina janean parte hartzeko aukera izango dute.
Arratsaldean ere zer egin izango da Sukarrietan. Umeek, esaterako, puzgarrietan jolasteko aukera izango dute, 17:00etatik aurrera. 20:00etarako, jai egunari amaiera emateko, disko festa antolatu dute.