Kantitatez baino, kalitatez hobeto egon da aurtongo Bermeoko Erromeidxe; jende gutxiago egon arren, parte hartze handiagoa izan baitu aurtongo edizioak. Giro onean bilduta, musika soinuez eta dantzez gozatu zuten askok eta askok joan den zapatuan. Besteak ikustetik dantza egitera pasatzea zen Erromeidxeko antolatzaileen asmoa, eta helburuak beteta egiten diote datorren urtekoari so.
Hainbat dira Erromeidxen parte hartzen duten herriko taldeak; hala ere, badira oraindik parte hartzen ez duten beste hainbat ere. Horregatik, horiek ere bereganatzea espero du Erromeidxek.
Gainera, autonahikoduna izatea lortu du aipatu ekimenak, inolako dirulaguntzarik jaso barik, ekitaldiak antolatzen darrai eta.
Erromeidxe, gainera, ez da egun bakarrean zentratu; zapatuko ekintzez gain, erakusketa bat ere izan baitu ikusgai Nestor Basterretxea aretoan maiatzaren 28tik ekainaren 6ra, Soinu Tresnak Euskal Herri Musikan izenburupean. 140 tresna inguru aurkeztu dituzte, eta bideoek eta musikak ere lagundu dute erakusketa girotzen.
Hala, datorren urtean, ekainaren lehenengo astebururako jarrita dagoen hitzordu horretan hutsik ez egitea espero dute antolatzaileek.
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala
-
-
Argazkilaria: Bermeoko Udala