Enpresari eta merkatarientzako zazpi ikastaro antolatu ditu Lanbide Ekimenak-ek
Ikastaroen helburuak enpresen eta merkatarien antolamendua hobetzea eta hazkundea sustatzea dira. Horretarako zazpi trebakuntza saio desberdin antolatu ditu Lanbide Ekimenak erakundeak. Zazpi ikastaro horietatik lau enpresei zuzendutakoak izango dira, eta gainontzeko hirurak merkatariei zuzendutakoak.
Enpresarientzako ikastaroetan gai hauek landuko dituzte parte hartzaileek: lehentasunak zelan kudeatu, ekonomia eta finantza analisia, irabazi marjinen kalkulua, prezioak eta errentagarritasuna, eta salmenta gehiago izateko baliabide berriak. Lehen saioak hilaren 24an eta 25ean egingo dituzte, 09:00etatik 13:00etara. Izena emateko epea, baina, hilaren 19an zarratuko dute.
Merkataritza arloan, berriz, salmenta puntuaren animazioa, internet bidez saltzeko formulak, eta sarean gehiago saltzeko estrategiak landuko dituzte parte hartzaileek. Uztailean emango dituzte ikastaro horiek.
Ikastaroak doakoak dira, baina aldez aurretik eman behar da izena. Eskaria egiteko bi aukera dituzte interesatuek. 94 625 57 58 telefono zenbakira deitu dezakete, eta enpresa@lanbide-ekimenak.com helbidera idatzi.