Eatik Pozalagura joango dira zapatuan
Zapatuan Karrantzako Pozalaguako kobazuloetara joango dira eatarrak. 9:30ean irtengo da autobusa Bedaronatik, eta ostean Ean eta Natxituan batuko dituzte herritarrak.
Kobak bisitatu ostean Karpin Abentura parkera joango dira. Norberak bazkaria eta oinetako erosoak eramateko esan dute antolatzaileek.