Barikuan Erraiak liburua aztertuko dute Ean
Irakurle txokoaren beste saio bat egingo dute Ean barikuan. HEA kultura taldearen eskutik, oraingoan Danele Sarriugarteren Erraiak eleberria aztertuko dute. Bikote harreman bat amaitu ostean emakume baten sentipenak kontatzen ditu idazleak. Protagonistaren barrenera, erraietara sartuko da irakurlea.
Barikuan 19:30ean elkartuko dira Eskolondon.