Urdairack Rugby elkarteak jokalari onenak saritu ditu
2013-2014 denboraldiko jokalari onenak saritu ditu Urdairack kultur elkarteak. Jokalari erregularrenaren saria Oskar Astarloak jaso du; 200 euro eta otzara eraman ditu etxera. 25 punturekin irabazi du Astarloak, eta haren atzetik geratu da Matthew Foulds jokalaria 24 punturekin. Hirugarrena Mua Sala izan da 22 punturekin. Puntuak kanpoko taldeen entrenatzaileek ematen dituzte.
Bestalde, Ibai Amillategik eroan du gazte gogotsuenari saria. 100 euro eta otzara jaso ditu jokalariak.